Paloma Romera de Landak egindako dokumentalak erantzukizun sozialerako deia izan gura du, haurtzaroan sexu-gehiegikeriaren tabua apurtzeko.
Zortzigarren edizioa
Gainera, urteroko Eman minutu 1 lehiaketaren zortzigarren edizioa aurkeztuko dute zapatuan. Mundu mailan giza eskubideak hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lanak saritzen ditu lehiaketak. Oraingoan "Eman minutu 1 Hezkuntza inklusiboaren eta bidezkoaren alde" gaiari buruz izango da lehiaketa eta lanak aurkezteko epea datorren urtarrilaren 31n amaituko da.