Baionako Aviron taldeko errugbi-jokalariak parte hartuko du kontzentrazioan domekatik eguaztenera, hilaren 17tik 20ra. Printzipioz, Zabala jokatzekoa da otsailaren 10ean eta 18an, Errusiaren eta Errumaniaren aurka, hurrenez hurren. Gainera, partida horietan nagusitzea behar dute Zabalak eta Espainiako selekzioak Munduko Errugbi Txapelketarako zuzenean sailkatzeko. Partidaren bat galduz gero, oraindino azken aukera bat luke Zabalak Munduko Txapelketara heltzeko: Ozeano Bareko Hiru Nazioetako irabazlea menderatzea, alegia; Tongak, Samoak eta Fijik borrokatuko dute titulu horregatik. Munduko Errugbi Txapelketa Japonian egingo dute, datorren irailean.
Jon Zabalagaz batera, Brad Linklater Getxo Rugby Taldeko kide ohia entrenatuko da, besteak beste.