Egun horietan, polizia-kidego bietako agenteek aurrezaintza areagotuko dute ibilgailuz eta oinez udalerriko denda gehienak kokatuta dauden guneetan. Horren helburua da delitu-egintzei aurrea hartzea, "gehienak ebasketa eta lapurreta txikiak baina nahigabe handiak sortzen dituztenak", udal-iturriek azaldu dutenez. Azken finean, xedea da bezeroek modu seguruan egin ditzaten Gabonetako erosketak, eta, era berean, merkatariek ere segurtasun-neurri bereziak bermatuta izan ditzaten beren komertzio guneetan.
Aldi berean, Udaltzaingoak dendariei eta, oro har, herritarrei ere, lapurretak eta ebasketak saihesteko prebentziorako zenbait aholku eskainiko die, bereziki nabarmenduz kutxazainetan egiten diren eragiketak, etxe barruko segurtasuna, auto barruko lapurretak saihestekoak, eta kalean gerta daitezkeen ebasketak.
Edozein ebasketa, iruzur edo lapurreta izatekotan, poliziek gomendatzen dute delitugileari aurre ez egitea, eta eskatzen dute saiatzeko gogoratzen delitugilearen identifikazioa egiteko lagun ditzaketen ezaugarriak. Gainera, eskatzen du poliziari ahalik eta lasterren deitzea (94 466 02 02 edo 112) eta beti salatzea gertatutakoa.