Asfaltatze lanak egingo dituzte datorren astean Neguriko hainbat kaletan

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 15a, 12:34
Asfaltatze lanak egingo dituzte Neguriko hainbat kaletan, artxiboko irudian.

Datorren astean, Getxoko Udalak asfaltatze lanak egingo ditu Neguri auzoko zenbait kaletan, "beti ere eguraldiaren baldintzak onak badira", iragarri dutenez.

Astelehen eta martitzenean, hilaren 18an eta 19an, fresatze eta asfaltatze lanak egingo dira Elkano kaleko zati batean (Lexarreta eta Aiboa arteko tartean). Akazia kalean ere jarduketa txiki bat egingo dute, kale horretako toki jakin batean euria egiten duenean sortzen den ur pilaketa kentzeko.

Eguazten eta eguenean, hilaren 20an eta 21ean, bestalde, Txakursolo eta Zulueta kaleen txanda izango da. Kale bietan, zenbait zatitan, errodatze-zoladura berria jarriko da.

Lanengatik ukitutako bide-marrak ahalik eta lasterren lehengoratuko dira, eguraldiaren baldintzak onak badira. Eta, gainera, lanak egiten diren bitartean zirkulazioari bidea ez ixteko ahalegina egingo da, behin behineko mozketak egon badaitezke ere. Horrez gainera, aparkaleku batzuk libre utzi beharko dira, lanak egin ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun