Urtarrileko egitarauan murgilduta dago Getxoko Ingurumen Aretoa

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 9a, 10:30
Ingurumen Aretoa, kanpotik. © ORTZADAR

Urte berrian bete-betean sartuta gaudela, urtarrileko egitarauan murgilduta dago egunotan Getxoko Ingurumen Aretoa. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira aukeran. Saio denak doakoak izango dira.

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Egitaraua:

Urtarrilak 13, zapatua

  • 10:00-14:00 Helduentzako gastrodibertsitate tailerra: tokiko zaporeak. Neguko ortuen geodibertsitate tailerra: neguko barazkiak, erabilera eta ezaugarriak. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Urtarrilak 14, domeka

  • 10:00-14:00 Geocaching, adin denentzat

Urtarrilak 20, zapatua

  • 10:00-14:00 Familia arteko gynkana autogidatua.

Urtarrilak 21, domeka

  • 10:00-14:00 Geocaching, adin denentzat, eta familia arteko gynkana autogidatua.o.

Urtarrilak 27, zapatua

  • 10:00-14:00 Umeentzako eskulana: tximeleta. 6tik 15 urtera bitartean.

Urtarrilak 27-28

  • 10:00-14:00 Altxorraren bila neguan, adin denentzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun