San Inazio parkeko jolaslekua handituko dute

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 10a, 11:53

Jolasleku berria irudikatzen duen infografia. © GETXOKO UDALA

Algortako San Inazio parkeko umeen jolaslekua berritzeko lanak hasi dituzte, eta 2 edo 3 astez luzatzea aurreikusi dute arduradunek. Horrez gainera, lizitazio bidean da parkeko oinezkoentzako ibilbideak eta argiteria publikoa egokitzeko eta hobetzeko lanak.

Proiektuaren arabera, jolas-eremua egungo 121 metro koadrotik 250 metro koadro ingurukoa izatera pasako da; eta elementu berriak jarriko dira bertan: zabu irisgarria, txikientzako saski bategaz; habia-jesarlekua duen zabu bat; jolas-multzo txiki bat 8 urte artekoentzat; askotariko jolasen beste multzo bat 14 urte bitartekoentzat; malguki bikoitza; eskalatzeko elementu bat; eta etxetxo bat txikienentzat.

Informazio-kartel bat jarriko da jolaslekuan, elementu bakoitza erabiltzeko adin aproposak adierazteko. Gainera, segurtasun-zoru jarraitu berria ipiniko da, jarritako elementu bakoitzaren altueragaz bat datorrena.

Lanok 57.000 euro inguruko zenbatekoan esleitu dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun