Topaketa feminista egingo dute Getxon

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 12a, 10:49

Getxoko Bilgune Feministak herri-topaketa egingo du hilaren 27an, zapatuan. Iragarri dutenez, asmoa da saioak goizean eta arrastian egitea.

Lehenengo hitzordua 10:00etan jarri dute; ordu horretan aurkezpenak eta 2017ko balorazioa egin eta desioak, beharrak eta erronkak definituko dituzte. Ondoren, 14:00ak aldera, Jakietan Baserritik egitasmoaren aurkezpena egin eta elkar bazkalduko dute. Ostean, osatze feminista egingo dute 16:00etatik 19:00etara, Elen Kortajarenagaz.

Antolatzaileek iragarri dutenez, aldez aurretik izena eman beharko da, "batez ere toki eta dinamika egokiak aurreikusi ditzagun". Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da, hilaren 17a baino lehen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun