"Go!azen!" antzezlanaren saio bikoitza egingo dute Areetan

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 11a, 11:49

Otsailaren 25ean, domekan, "Go!azen" antzezlan musikala taularatuko dute, 18:00etan, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Hala ere, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez, daborduko amaitu egin dira saio horretarako sarrerak. Hori dela eta, egun berean, beste emanaldi bat egingo dute, 16:00etan. Sarrerak salgai daude, Algortako kultur etxean eta Kutxabanken bidez.

ETB1eko telesail musikalean oinarrituta dago "Go!azen" antzezlana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun