Eskola orduz kanpoko euskarazko ia 200 jardueratan 36.800 euro banatuko ditu Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 11a, 13:48

Eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz egiteko baliagarriak izango dira diru-laguntzak. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalak 36.800 euro banatuko ditu euskara sustatzeko ikastetxeek eta guraso elkarteek antolatzen dituzten ia 200 eskola-orduz kanpoko jardueraren artean. 26 entitatek ikastetxe publiko eta pribatuetan antolatutako ekitaldien helburua da txikienenen artean euskararen erabilera sustatzea, hizkuntza jarduera ludikoagoarekiko lotura sustatzen, araututako eskola jarduera osatzeko, eta aldi berean, gurasoen eta haurren arteko harremana euskaraz izatea sustatzea.

Diru-laguntzak askotariko jarduerak aurrera eramateko dira, horien artean, gimnastika, arte, sexualitatea edo irristaketa tailerrak, irteerak, txangoak, kirol anitzak edo euskal asteak.

Diru-laguntzak banatzerakoan hurrengoa kontuan hartu dute: euskara modu integralean bizitzera eramaten duten esperientziak, (adibidez gune euskaldunetan garatutako barnetegi eta txangoak, euskararen beste errealitate bat erakusten laguntzen dutelako); adierazpena lantzen duten ekimenak edo euskararen erabilera aktiboa bilatzen dutenak (antzerkia, mintza tailerrak, berba eta berba izenekoak, berbodromoak), eta azkenik, gurasoakaz euskararen esperientzia bizitzera eramaten dutenak. Aldi berean, garrantzia ematen zaio gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna kulturartekotasuna, harremanak eta bizikidetza sustatzeari.

Diru-laguntzak:

  • El Divino Pastor ikastetxeko Guraso Elkartea: 4.969,59 euro.
  • Zabalako ikastetxeko Guraso Elkartea: 3.450,08 euro.
  • Zabala ikastetxea: 3.291,18 euro.
  • San Nikolas ikastola: 3.184,89 euro.
  • Sarri Gurasoen Elkartea Geroa Ikastola: 2.895,91 euro.
  • Azkorriko Guraso Elkartea: 2.496,21 euro.
  • Romo ikastetxeko Gurasoen Elkartea: 2.313,12 euro.
  • Santisima Trinidad Guraso Elkartea: 1.727,56 euro.
  • Txatxalin Gobelako Gurasoen Elkartea: 1.670,93 euro.
  • Azkorri ikastetxea: 1.294,93 euro.
  • Julio Caro Baroja ikastetxea: 1.278,99 euro.
  • APYMA Gurasoen Elkartea Andra Mari ikastetxea: 1.080,64 euro.
  • Zubilletakoak Gurasoen Elkartea: 945,49 euro.
  • San Ignazio Guraso Elkartea: 753,98 euro.
  • Larrañazubi ikastetxeko Guraso Elkartea: 724,74 euro.
  • Julio Caro Baroja Guraso Elkartea: 710,64 euro.
  • Aixerrota institutua: 591,11 euro.
  • San Inazio ikastetxea: 581,7 euro.
  • Gobela ikastola: 501, 27 euro.
  • Zubilleta ikastetxea: 454,7 euro.
  • Andra Mari ikastetxea: 420,12 euro.
  • Artaza Romo ikastetxea: 409,23 euro.
  • Larrañazubi ikastetxea: 371,26 euro.
  • Madre del Divino Pastor ikastetxea: 272,82 euro.
  • Romo ikastetxea: 227,35 euro.
  • Artaza-Romo Guraso Elkartea: 181,51 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun