Helburua da galerien egungo egoera ezagutaraztea, horietan sartzeko beharrik izan gabe. Asmo horregaz, lan handia egin dute Getxoko Udalak eta EHUk, eraikin osoa eskaneatu eta irudi horiek aplikazio berriaren bitartez eskaini ahal izateko. Eskanerretik pasatzeko Google Maps sistema erabili dute eta aplikazioa ere modu berdintsuan dabil. Erreza da erabiltzeko eta oso intuitiboa, web orrialdean integratuta dago eta ez da behar programa berezirik erabili ahal izateko.
Hartara, aurrerapauso berri bat da Begoña nabarmentzeko gauzatzen ari den proiektua irudikatzeko. Hori dela eta, webguneak, oro har, herritarrei proiektu horren inguruan gertatzen diren berritasun eta aurrerapen guztien berri eman gura du. Izan ere, webguneak askotariko edukiak biltzen ditu: galeriak eraiki aurretik Begoña nolakoa zen jakiteko informazioa; proiektuari, haren ardatzei eta orain arte egindako lanei buruzko informazioa; argazkiz eta planoz osaturiko artxibo bat, arian arian aberastuz doana; eta proiektua aurkezteko eta testuinguruan jartzeko bideoak, besteak beste.