Barrutietak eta Plak A taldean jokatuko dute Munduko Serieetako bigarren torneo horretan. Hala, euren arerioak Australia, Frantzia eta Papua Ginea Berria izango dira. Etxeko taldearen aurka estreinatuko dira Sidneyn, goizaldeko 01:50ean, Euskal Herriko orduaren arabera. 04:12an, berriz, Frantziaren kontra zelairatuko dira. Azkenik, 06:56etatik aurrera Papua Ginea Berriaren aurka jokatuko dute.
Australia da egungo txapeldun eta Munduko Serieetako liderra, Dubain nagusitu ostean. Frantzia, berriz, seigarrena da sailkapen orokorrean; bi puntuengatik, Espainiako selekzioa baino maila bat aurretik dago. Azkenik, Papua Ginea Berriak ez zuen jokatu aurreko torneoa, Dubain, eta gonbidapenagaz lehiatuko da.