Itxartu Krosaren 32. edizioa egin behar zuten datorren domekan, urtarrilaren 28an. Antolatzaileek iragarri dutenez, ez dute data horretan egingo, martxoaren 11n baizik. Azaldu dutenez, Getxoko Udalak lasterketaren zirkuituaren zati handi batean lanak hasi zituen eta oraindino ez dituzte obrak bukatu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!