Armen gaietarako aurretiko hitzordua ezarri du Algortako Guardia Zibilak

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 26a, 12:46

Arma eta Lehergaien Interbentzio unitate baten buegoa, artxiboko irudian. © GUARDIA ZIBILA

Internet bidezko hitzorduen garaia heldu da Guardia Zibilak Algortan duen kasernako Arma eta Lehergaien Interbentziora. Hala, herritarrek aurretiko hitzordua eskatu ahal izango dute armen edo lehergaien gaineko izapideak egiteko. Sare-konexiorik ez dutenek telefonoz ere eskatu ahal izango dute zita aurretik ezartzea.

Espainiako Gobernuak Bizkaian daukan Azpiordezkaritzak zabaldu duenez, honakoak dira aurretiko hitzordua modu telematikoan eskatzeko webguneak: Run.gob.es/citagc eta Guardiacivil.es. Telefonoz deitzekotan, Algortako Arma eta Lehergaien Interbentziora dei daiteke zuzenean, 944 306 573 zenbakira.

Azpiordezkaritzaren arabera, neurri hori "Guardia Zibilak EAEn garatzen dabilen modernizazio-prozesuaren" baitan hartu dute. Hala, erakunde horren ustean, "zerbitzu horren helburu nagusia da hiritarrentzako zerbitzua hobetzea, sistema informatiko baten bidez; sistema horrek ahalbidetzen die erabiltzaileei zein Arma eta Lehergaien Interbentzioko langileei beraiei denbora modu eraginkorrean kudeatzea".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun