Euskadiko Igeriketa Federazioak Oviedora bidaiatzeko aukeratutakoak honakoak dira: gazte-mailan, Jorge Gil eta Joel Pampín; eta ume-mailan, Asier Zubiaur, Rubén Adrián eta Unai Olaso.
Jorge Gilek hartuko du parte 100 eta 200 metro Libreak estiloko probetan; Joel Pampínek, berriz, 50, 100 eta 200 metro Librekoetan eta 100 Tximeleta estiloan.
Gaztetxoei dagokienez, Asier Zubiaurren 100 eta 200 Libreak eta 100 eta 200 Estiloetan jardungo du; Rubén Adrián, 100 eta 200 metro Libreetan lehiatuko da; eta Unai Olasok 50 eta 100 metro Libreak estiloetan igeri egingo du.
Modu berean, Olaso Euskadiko selekzioaren deialdiaren barruan dago ere, 28. Junior eta Haurren Nazioarteko Igeriketa Sari Nagusian parte hartzeko; bihar eta etzi, urtarrilaren 27 eta 28an jokatuko da lehiaketa hori Kantabriako Camargo herrian. 50 eta 100 metro Libreko modalitateetan arituko da.