Malú Garay Bartzelonara lekualdatu zen, eta eskola hauetan ikasi zuen: L'aula de música moderna i Jazz, eta Taller de Músics eta Institut del Teatre. Hainbat taldetan ibili da, hala nola: Orquesta La Negra, Alias, edo Dagoll Dagom; eta, besteak beste, honako musikari hauekaz kolaboratu du: Juan Carlos Calderón, José Luis Canal edo Raúl Sainz. Horrez gainera, "Singamia" grabatu du José Luis Canalegaz; "Anhelo eta Poemas de Ángel Guache", José Agustín Gereñuk egindako moldaketa eta ekoizpenagaz. Garayk Areetan abestuko du, Raúl Sainz de Rozas (gitarra), Fabián Acarregui (kontrabaxua), Marcos Salcines (pianoa) eta Gorka Iraundegui (bateria) musikariakaz.