Ignacio Uriarte (EAJ) Ekonomia Sustapenerako zinegotziak azpimarratu duenez, akordioa posible izan da "ziklo ekonomikoaren eboluzio onari eta inplikatutako hiru alderdi politikoen borondate onari esker. Akordio honen oinarrizko mezuak ondorengo hauek dira: 2018rako tasak eta zergak izoztea, ziklo ekonomikoaren eboluzio onean oinarrituta; udalerrian jarduera ekonomikoa sustatzea eta familiei laguntza ematea estolderia eta zarama tasetan hobariak eskainiz, baina, batez ere, ibilgailuen zergetan, betiere ahalmen ekonomikoaren arabera".
Jose Luis Landak (PSE-EE) ere bere poza agertu du Getxon ezberdinen artean lortutako akordio berri horrengatik: "Hau eskua luzatuta duen gobernua da, getxotar guztien onurako gainontzeko alderdiekin konpromisoa hartzeko prest dagoena. Nahiz eta ekonomiak eboluzio ona adierazten omen duen, oraindik ere badaude datuak egiaztatzen dutenak pertsona asko txarto pasatzen ari direla. Familiak laguntzeko politika sozial, kultural eta ekonomikoen alde gaude, horiek baitira pertsonen arteko elkartasun faktore handiena oraindik gainditu ez dugun krisialdi ekonomikoari aurre egiteko".
Era berean, Eduardo Andradek (PP) ere azpimarratu gura izan du akordioak bere taldearentzat daukan garrantzia. "Tasen eta zergen bitartez, Getxo enpresak eta dendak erakartzen dituen udalerri bihurtu nahi dugu. Halaber, familia ugarientzako hobarien bitartez, familiari gure babesa adierazi nahi diogu, une zailak bizi ari den instituzioa baita".
Proposamen hori gaur, eguaztenean, egingo den osoko bilkuran eta bertan, "ziur aski", onartuko da hiru alderdien artean lortutako akordioaren ondorioz. Ordutik aurrera, estolderia eta zarama tasak behin aldizkari ofizialean argitaratuta, hurrengo hiruhilekoan sartuko dira indarrean; familia ugarientzako hobariak ibilgailuen zergetan aurten eskatu ahal izango dira, argitaratzen den unetik aurrera, eta indarrean sartuko dira 2019an. Jarduera-, obra-lizentziak… argitaratu eta berehala sartuko dira indarrean.
Hobarien ehunekoa izango da familia ugariaren familia errenta estandarizatuaren arabera dagokiona, honako koadro honi jarraituz:
Familia errenta estandarizatua |
Hobariaren ehunekoa |
10.000 euroraino |
%90 |
10.001 eurotik 20.000 euroraino |
%50 |
20.001 eurotik 30.000 euroraino |
%25 |
30.001 eurotik 40.000 euroraino |
%10 |
Familia errenta estandarizatuaren kalkulua
Familia errenta (zerga oinarri orokorra gehi PFEZaren aurrezpenaren zerga oinarria) familia-unitatearen ekibalentzia koefizienteagaz zatitzearen emaitza izango da (koefiziente egokiak batuko dira):
Subjektu pasiboa |
Koefizientea |
Ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin |
1,5 |
Ezkontiderik edo edo izatezko bikotekiderik gabe |
1,3 |
Genero indarkeriaren biktima |
1,3 |
Familia-unitateko kide bakoitza |
0,3 |
Familia-unitateko kideetakoren batek desgaitasunik badauka (%33) |
0,3 |