Getxoko San Isidro jaiak antolatzeko bilera egingo dute gaur

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 1a, 10:30

San Isidro jaiak, artxiboko irudian.

Getxoko San Isidro jaiak herritarrek antolatzen dituzte, beste herrikide askoren gozamenerako. Hala, Getxoko Andra Mariko jai-batzordeak jakinarazi duenez, maiatzaren 15ean dena prest egon ahal izateko martxan daude daborduko; ostera, aitortu dute denboraz larri dabiltzala eta jende gehiagoren laguntza behar dutela. Hori dela eta, gaur, eguenean, Andra Mariko kiroldegian egingo duten bileran parte hartzera deitu dute, 19:00etan.

Diotenez, "jaietan topatu ohi ditugu aspaldi ikusi ez ditugun txikitako lagunak, institutu garaian gustuko genuen hura, txokolatea edo goxokiak ematen zizkizun auzokidea, edo errieta egiten zizun bestea!". Hori dela eta, aurton ere jaiak ganoraz eta polito antolatu ahal izateko jende gehiagoren parte-hartzea bultzatu gura dute jai-batzordeko kideek. Horretarako, otsailaren 1ean, eguenean, Andra Mariko kiroldegian egingo duten bileran parte hartzera deitu dute. Saioa 19:00etan hasiko da. Harremanetarako: andramarikojaiak@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun