Patinaje artistikoak beteko du Fadura, asteburu honetan

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 2a, 12:36

Txapelketako artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Zapatuan eta domeka hauetan jokatuko da Patinaje Artistikoko Getxo Hiria Nazioarteko V. Txapelketa, Fadurako kiroldegian. Show Getxo Patinaje Klubak antolatu du lehiaketa hori Getxo Kirolak udal-erakundeagaz lankidetzan; modalitate horretako 330 kirolarik hartuko dute parte; taliatik eta Estatu espainiarreko bederatzi autonomia-erkidegotatik etorriko dira kirolariak.

Lehiakideen zerrendan nabarmentzekoak dira nazioarteko maila goreneko hainbat kirolari, emakumeen zein gizonezkoen kategorietan. Horien artean, Europako eta Espainiako hainbat emakumezko txapeldun eta txapeldunorde izango dira Faduran, banakakoan edo binakakoan: Alejandra Lavín eta Héctor Díez edo India G. Rojo-Gerardo Berciano eta Itxaso Carames-César Tazón bikoteak, besteak beste. Gainera, ikuskizuna erabatekoa izango da Pierluca Tocco italiarraren parte-hartzeagaz; Tocco Munduko txapeldunorde eta Europako txapelduna izan zen patinajean, eta gaur egun bere showman alderdia lantzen du eskaintzen dituen erakustaldietan.

Kategoria denetako lehiaketak eta erakustaldiak egongo dira asteburu osoan, baina zapatu arrastian jokatuko da maila goreneko eta jendearen interes handieneko norgehiagoka, 16:30etik aurrera. Sarrera doan izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun