Areetako Zugatzarte etorbidea berrurbanizatzeko lehenengo lanak hasiko dira

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 2a, 15:56

Zugatzarte etorbidea. CC-by ZARATEMAN

Datorren astelehenean, hilaren 5ean, hasiko dira Areetako Zugatzarte etorbidea berrurbanizatzeko proiektuaren lehenengo faseko lanak. Horien bidez, gune horretako oinezkoen ibilbidearen baldintzak hobetu gura ditu Udalak.

Zugatzarte etorbidean, Andres Larrazabal eta Klub kaleen arteko zatiko espaloia zabaltzean datzan obra eta 1.500 metro koadroko lan-eremuan izango du eragina. Argiztapen-kanalizazio zati bat egitea ere aurreikusita dago eta baita eserleku berriak jartzeko oinarriak jartzea ere tarte horretan eta Klub eta Pinueta kaleen artekoan. Aldi berean, Zugatzarte etorbide eta Pinueta kaleen artean dauden haurrentzako jolasen gunera heltzeko baldintzak ere hobetuko dira.

Lehenengoz, lanetarako etxolak jarriko dituzte (Zugatzarte etorbide eta Klub kaleen artean); lanaren zuinketa egingo dute eta baita oinezkoentzako behin behineko bidea ere Klub kaletik Andres Larrazabal kaleraino, merkataritza gunera heltzeko pasabide bategaz.

70.000 euro inguruko aurrekontua duten lanen iraupena bost astekoa izango da, eguraldi baldintzen arabera.

Proiektuaren bigarren fasea onartu gura du laster Gobernu-taldeak, Klub kaletik Biscaytik eraikinaren sarrerara arte doana. Egitasmoa Gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) eta PPk adostutako hitzarmenaren emaitza da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun