Ekimenean parte hartu zuten Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko denen ordezkariek eta bestelako pertsona batzuek.
Ekitaldia Galeako pasealekuan egin zuten, Oroimenaren Liburua eskulturaren ondoan; zortzigarren urtea da antolatu egin dutena. "Alderdi politiko denen adostasunagaz" burutu zuten, Getxoko Udalak azpimarratu duenez. Lau txistularik "Agur jaunak" abestia jo ondoren, minutu bateko isilunea gorde zuten bertaratutakoek eta lore-eskaintza egin zen eskulturaren aurrean.
Omenaldia egitea 2009ko ekainean osoko bilkuran erabaki zen, aho batez. Aipatutako biktimei "errespetua, oroitzapena eta bihotz-bihotzetiko omenaldia" aitortu zitzaien jendaurrean, "adiskidetasuna eta elkartasuna giltzarri dituen aitorpen publikoa".