Ereagako igogailua itxiko dute, behin-behinean, mantentze-lanengatik

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 5a, 15:41

Ereagako igogailua.

Etzi, eguaztenean, itxita egongo da Ereagako igogailua, bertan "egin beharreko prebentziozko mantentze-lanak direla eta", Getxoko Udalak jakinarazi duenez.

Udal-arduradunek azaldu dutenez, litekeena da arrastiko azken ordurako zerbitzua berriro zabaltzea, dagozkion segurtasun-frogaketak egin ondoren. Iturri berberen arabera, "igogailu publikoen zerbitzua aldian behin berrikusten da, mantenurako prebentzio-plan baten harira. Plan horren helburua da instalazioetan funtsezkoak diren piezen higadurak eragindako kalteak gutxitzea".

Udalak barkamena eskatu du zerbitzua ixteak eragin ditzakeen eragozpenengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun