Hori egin ostean, datorren astean bide-zorua asfaltatzeko lanak egingo dituzte bertan, bi egunez, eguraldiaren baldintzek uzten badute.
Andres Cortina eta Torrene kaleen arteko Algortako Etorbidearen zatia itxi egingo da zirkulazioarentzat bihar, eguenean, 19:00etatik, barikuko 06:00ak arte, bide-zoruko fresaketa lanak direla eta. Lan horiek Algorta etorbidea (Telletxe-Torrene tartea) berrurbanizatzeko proiektuaren 1. fasearen barruan dira. Fresatze lanak amaitutakoan, datorren astean, eta eguraldiaren baldintzek uzten badute, tarte hartako bide-zorua asfaltatzeko lanak egingo dira bi egunez, 19:00etatik 06:00tara; eta ondorioz, tarte hori berriro itxita egongo da zirkulazioarentzat.
Fresatze eta zolatze lanok beste afektazio batzuk eragingo dituzte:
- Algortako etorbideko 96 zenbakiko garajeetara Torrene kaletik sartu beharko da, egun ezarrita dagoen noranzkoaren kontrara; lanak garaje horien aurrean egiten diren bitartean sarbidea itxita egongo da.
- Basagoti etorbideko 69 zenbakiko garajeetan sartzeko ez da arazorik egongo, lanak sarbide hori eta Torrene arteko zatian egiten diren bitartean; itxita egongo da lanak Andres Cortina kalea eta aipatutako sarbide artean egiten ari diren bitartean; kasu horretan, Torrenetik sartu ahalko da egun ezarrita dagoen noranzkoaren kontrara.
- Basagoti etorbideko 67 zenbakiko garajeetako sarbidea irekita egongo da, lanak sarbide hori eta Torrene kale arteko zatian egiten diren bitartean; itxita egongo da, aldiz, lanak Andres Cortina kalea eta aipatutako sarbidearen artean egiten diren bitartean; kasu horretan, Torrenetik sartu ahalko da egun ezarrita dagoen noranzkoaren kontrara.
- Aretxondo kaleko eta Biotz Alai plazako garajeko sarbidea itxita egongo da lanak Algorta etorbidea eta Andres Cortina arteko elkargunean egiten ari diren bitartean; halere, aldian-aldian zabalik utziko da.
- Algortako etorbideko Andres Cortina eta Telletxe arteko zatitik sartu eta irten ahalko dira ibilgailuak Aretxondo kalera, Biotz Alai plazako aparkalekura eta Basagoiti etorbideko 67 eta 69 zenbakietara.
- Juan Bautista Zabala kalea itxita egongo da ibilgailuek sartu eta irteteko; Algortako Telletxe plazan egongo da irekita sarbidea.