Ostalaritza-lokalen itxiera ordua ordu biz luzatuko du Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 9a, 12:35
Askotariko mozorroez jantziko dira egunotan Getxoko auzokideak.

Getxoko inauteriak ospatzen lehenak izango dira Itzubaltzeta/Romo, Areeta eta Andra Mari auzoak, aste-akabu honetan izango baitira. Algortakoak, aldiz, hilaren 16an, 17an eta 18an izango dira. Itzubaltzeta/Romoko desfile folkloriko boliviarra ere datorren hilaren 17an izango da.

Itzubaltzeta/Romoko Jai Batzordeak eta Itxas Argia eta Berantzagi dantza-taldeek asteburu honetan  ospatuko dituzte inauteriak. Itzubaltzeta/Romon eta Areetan ekitaldiak zapatuan, hilak 10, izango dira eta Andra Marin, domekan, otsailak 11. Hurrengo astean, jaia Algortan izango da, otsailaren 16an, 17an eta 18an, eta Itzubaltzeta/Romon inauteri folkloriko boliviarraren desfilea izango da hilaren 17an.

Ohi bezala, data horietan ostalaritzako jarduerari laguntzeko, Udalak establezimenduak ixteko ordutegia bi orduz luzatuko du. Horrela, zapatuan, hilak 10, Itzubaltzeta/Romon eta Areetan, eta barikuan eta zapatuan, hilak 16 eta 17, Algortan, 1 taldeko lokalek (dastalekuak, txurro-dendak...) 02:30 arte zabaldu ahal izango dute; 2 taldekoek (kafetegiak, tabernak...) 04:30 arte, eta 3 taldekoek (pub-ak, klub-ak...) 06:00ak arte. 4 taldeko establezimenduek (diskotekak..) 08:00ak arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun