Lan horien denen eraginez, zirkulazioan aldaketak egongo dira. Beharrok eguraldiaren arabera baldintzatuta egongo dira.
Martitzenean, hilak 13, trafikoa itxita egongo da San Martin kalean, Jaime Morera eta Trinitate artean, 08:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera. Eskola-autobusentzat eta larrialdietako ibilgailuentzat zabalik egongo da, salbuespen gisa eta ahal den neurrian. Zirkulazioa Jaime Morera kaletik desbideratuko da. Maria Gori kalean ere eragina izango dute lanek, eta bakarrik garajeetako sarbidea libre egongo da; horregatik, kontu handiz ibiltzea eskatzen da.
Bestalde, eguaztenean, hilak 14, Trinitate kalea itxiko da zirkulazioarentzat ere, San Martin eta Andikoetxe artean, 08:00etatik 14:00ak arte, gutxi gorabehera. Hor ere, eskola-autobusentzat eta larrialdietako ibilgailuentzat zabalik egongo da, salbuespen gisa eta ahal den neurrian. Hartara, zirkulazioa Lorenzo Areilza kaletik desbideratuko da.
Egun berean, arratsaldean ziurrenera, Talaieta kalea ere itxiko da, Arrigunagako jaitsiera eta Lorenzo Areilza artean. Horrenbestez, lanongatik jar daitezkeen seinaleei erreparatu beharko zaie. Trafikoa San Martin kaletik desbideratuko da.