Sarria beilatokian egingo diote azken agurra Iker Gallastegiri

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 13a, 11:00

Iker Gallastegi ezker abertzaleko militantea 2007ko martxoan. PUBLIC DOMAIN ETENGABE

Ezker abertzaleko militantea atzo, astelehenean, hil zen Getxon, 91 urte zituela. Azken agurra gaur egingo diote, 20:00etan.

Eli Gallastegi "Gudari" zenaren semeetako bat, Iker, atzo zendu zen, Getxon. Bere aita bezala, ezker abertzaleko militante sutsua izan zen gazte-gaztetik; ETAgaz bat egingo zuen EGIko adarreko kide izan zen. Daborduko 83 urte zituenean, 2009an, 15 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, Tele5 telebista-kateari egindako adierazpen batzuetan ETAren jarduna "goratzea" egotzita. Hiru dira espainiar kartzeletan uzten dituen ilobak: Irantzu, Huelvan; Lexuri, Almerian; eta Orkatz, Castellon.

Azken agurraren aurretik, Iker Gallastegiren gorpua Algortako Sarria beilatokian (Algortako Etorbidea, 69) egongo da, 17:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun