Iturgitxiko iturburua ur barik

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 14a, 10:57

Fadura ondoan dago Iturgitxi iturburua. © GETXO BIZIRIK PLATAFORMA

Getxo Bizirik plataformak ezagutzera eman du.

Duela hiru bat astetatik hona, gutxi gora behera, Algortako Fadura kiroldegiaren ondoan dagoen Iturgitxi izeneko iturburu historikoa ur barik dago, Getxo Bizirik plataformak jakinarazi duenez. "Auzokide batzuen arabera, Berangoko eremuan dagoen aldameneko mendietan eta lurretan arestian egindako lanak (kamioi handiak eta abar erabiliaz) izan daitezke errudunak", adierazi dutenez. Hala ere, Getxoko Udalari kritika egin diote plataformakoek: "Igaro den denbora ikusita, badirudi Getxoko Udalean inor ez dela horretaz ohartu. Beharbada, 100.000 biztanletara nola edo hala iritsi nahi dutenez, bost axola die gure benetako ondare kulturala zaintzeak". Getxo Bizirik plataformatik "biziki" eskatu diete udal-arduradun getxoztarrei arazoa lehenbailehen konpon dezaten, "iturburuak denon altxor handia baititugu".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun