Martxoan "70 binladens" filmatzen hasiko da Koldo Serra

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 14a, 12:32

Koldo Serra algortarra "Gernika" pelikularen filmaketan. © BETTA PICTURES

Emma Suárez, Nathalie Poza eta Hugo Silva izango dira protagonistak; Sayaka Producciones SL, Pokeepsie Films eta La Panda izango dira ekoizleak.

Besteak beste, "Gernika" eta "Bosque de sombras" egin zituen Koldo Serra zinema-zuzendari algortarra aste gutxitan hasiko da "70 binladens" pelikula filmatzen. Horretan, Raquel izeneko etsitako emakumearen papera egingo du Emma Suárezek: 35.000 euro (kaleko hizkuntzan "70 binladen") lortu behar ditu, 24 orduko epean. Bere azken aukera hipoteka-mailegua eskatzea da. Transakzioa egitera doala lapur bi agertuko dira banketxean, Rakelen egoera are gehiago okertuz; denbora aurrera doa eta edozelan irten behar du banketxetik, diruagaz.

Javier Echánizen, Asier Guerricaechebarriaren eta Juan Gil Bengoaren gidoian oinarritutako pelikula Bilbon filmatuko dute martxotik aurrera; RTVE, ETB y Movistar+ daude parte-hartzaileen artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun