"Utz diezaiogun maitemintzeari eta has gaitezen maitepozten!"

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 14a, 12:51

Otsailaren 14a dugu gaur, aski ezaguna den San Valentin eguna. Horren aurrean, Algortako Haziak emakume gazte feministen taldeak maitasun erromantikoari lotutako sineskeriak deitoratu ditu.

Haziak emakume gazte feministen oharra:

Otsailaren 14 honetan San Valentinek hauts-egunarekin bat egiten du. Aukera ezin hobea maitasun erromantikoari buruz ditugun sineskeriak erretzeko, San Valent(hil)-tzeko eta heteropatriarkatuaren mezuak errauts bihurtzeko: "maitasuna sufritzea da", "zeloak ditut maite zaitudalako", "zu gabe ez naiz ezer", "zurea naiz", "guztiok daukagu laranja erdi bat", "guapa jarri berarentzat"... Horrelako adierazpenek menpeko bihurtzen gaituzte, osatugabeak garela sinestarazten digute. Sufrimendua normalizatzen, maitasun eredu bakarra inposatzen eta emakumeenganako indarkeria legitimatzen dute. Horregatik, heteropatriarkatuaren errautsetatik bultza ditzagun maitatzeko modu berriak, baloratu eta zaindu dezagun gure burua, utz diezaiogun maitemintzeari eta has gaitezen maitepozten!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun