Aitziber Etxeberria gonbidatu du UKITXek

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 14a, 13:11
Martin Etxeberria Zuloaga idazlearen alaba da Aitziber. UBERAN.EUS

"Nomada" liburuaz berba egingo du idazle zarauztarrak eguen honetan, otsailaren 15ean, 19:30ean, Algortako kultur etxean; sarrera, doan.

Ekitaldia hasi aurretik, 19:00etan, lagun-talde bat elkartuko da liburuaren inguruan berba egiteko, eta 19:30ean Aitziber Etxeberria agertuko da, aurkezpen txikia egiteko eta sortutako galderei erantzuteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun