Imanol Landa Getxoko alkateak eta Koldo Iturbe Euskara zinegotziak bat egin dute Europako hizkuntza eta kultur aniztasunaren aldeko ekimen herritar europarragaz. Ekimenak milioi bat sinadura batu behar ditu, datorren apirilaren 3a baino lehen. Horren bitartez, Europar Batasunari eskatu gura diote euskararen eta hori bezalako hizkuntzen aldeko urratsak ematea. Hori dela eta, alkateak eta zinegotziek herritarrak animatzen dituzte ekimena sinatzera.
Ekimenaren helburua da Europar Batasunari eskatzea gutxiengo nazionaleko pertsonak eta hizkuntza minorizatuak babesteko eta aldi berean kultur eta hizkuntza-aniztasuna sendotzeko, neurri politiken bitartez, hizkuntza minorizatuen, hezkuntza eta kulturaren, lurraldeko politikaren, partaidetzaren eta berdintasunaren esparruetan, besteak beste.
Ekimenagaz bat egin gura duten pertsona interesatuek (Europar Batasuneko 18 urtetik gorako herritarrak) online edo agiri baten bidez sina dezakete. Ekimenari buruzko informazio gehiago eta sinatzeko modua: https://ec.europa.eu/citizens-initiative/32/public/#/