Zubilleta auzoko ur-etetea eguaztenera atzeratu dute

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 19a, 11:04

Eguraldi txarragatik, eguaztenera atzeratu egin dira Berango aldean ura banatzeko egin behar dituzten lanak. Beharrok Salsidu etorbideko hainbat etxebizitzetan eta Zubiletan izango dute eragina.

Berango aldean ura banatzeko egin behar dituzten lanak direla eta, gaur, astelehenean, ura kentzea aurreikusita zegoen Salsidu etorbideko hainbat etxebizitzetan eta Zubiletan (Poligono Gorria izenez ezagutzen denaren alde osoan). Hala ere, eguraldi txarragatik eguaztenera atzeratu dituzte lanok.

Ura banatzeko sare horretan emari-neurgailu bat ipintzeko egingo dira lanak. Hala, ura kenduko da eguaztenean, hilak 21, 22:00etatik eta egueneko, hilak 20, 08:00ak arte, Salsidu etorbideko 39 eta 96 zenbakien arteko etxebizitzetan (zenbaki bakoitietan) eta Izaro, Kuskuburu, Kurutxagane eta Zubileta kalekoetan.

Gainera, lanak egiten diren bitartean, uraren presio-jaitsiera gerta liteke Algortako goialdean eta Andra Mari inguruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun