Ekitaldian 20-25 aldiz odola eman duten herriko 53 emaile omenduko dituzte, 16 emakume eta 37 gizon. "Ekintza honekin, zoriontzearekin batera, guztion esker ona jaso dezatela nahiko genuke, beraien lan isila eta solidarioagatik, hainbat egoeretan ezinbestekoa gaixotasunetan eta ebakuntza kirurgikoetan", azaldu dute elkarteko kideek.
Omenaldian Bihotz Handi elkartekoak, Bizkaiko elkarteko presidenteak, Getxoko zinegotzia den Elena Coriak eta Asis Arana abeslari getxoztarrak parte hartuko dute, besteak beste. "Honekin publikoki eskertu nahi diegu emaileei eta animatu jarraitu dezaten orain arte moduan, eta ingurukoak erakartzen".