Getxon, erakusketagaz batera, postontzia eta galdetegiak egongo dira herritarrek ekarpenak bertan egin ahal izateko.
Fase horren helburua da aurretik egindako lanaren eta parte-hartzearen ondorioz eremu funtzionalerako proposatutako lurralde eredua deskribatzen duen Aurrerapena helaraztea.
Hasierako Onespenerako Dokumentuaren prestaketa hasi aurretik, ekarpenak eta aldaketak biltzeko hainbat ekintza proposatzen dira, besteak beste, aipatutako Dokumentuari buruzko erakusketa ibiltaria.
Erakusketa bisitatzeaz gain, www.bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena webgunean eta sare sozialetan (Facebook: Lurralde Bizia eta Twitter: @lurraldebizia) agertzen diren eguneratzeak jarraitu ditzakete pertsona interesatuek, LPPren berrikuspenari, parte-hartze prozesuari eta ekintzen egutegiari buruzko informazio guztiarekin.
Herritarrentzako bost tailer parte hartzaile antolatu dira. Getxokoa martxoaren 15ean izango da, 18:00etatik 20:30era, Getxolanen egoitzan (Getxo Elkartegia, Ogoño kalea 1, Areeta).