Errei bat itxiko dute Algortako etorbidean, zundatze lanengatik

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 19a, 10:07

Alangoko gasolindegi zaharraren ondoan egingo dituzte lanak.

Algortako etorbideko errei bat itxiko dute gaur, astelehenean, lau egunez, gasolindegi zaharraren parean zundatze lanak egiteko. Inguru horretako zoruaren kutsadura maila zelakoa den aztertu gura dute.

 

 

Zehazki, lau zundaketa egingo dira eta horregatik Bilborako norabideko erreia itxiko da aipatutako bidean. Galtzada estutuko denez, txandaka emango zaie bidea ibilgailuei, lanak egiten diren bitartean.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun