Gidari bat atxilotu dute Areetan baimendutako alkohol-tasa laukoizteagatik

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 19a, 14:14

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean, domekan, bide-segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita, edari alkoholikoen eraginpean gidatzeagatik.

Atxiloketa 01:00ak aldera izan zen Areetan. Udaltzaingoko agenteek ikusi zuten ibilgailu bat oso arin zihoala eta, gainera, errepidearen alde batetik bestera oso arin eta norabidea ezin mantenduz zihoala, udal-iturrien arabera.

Agenteek ibilgailua gelditzeko agindu zuten eta gidariari, 32 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin zioten. Bertan 0,90mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino ia ia lau aldiz altuagoa.

Polizia-eginbideak bideratu eta Getxoko Epaitegira bidaliko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun