Gizonezkoa Areetan atxilotu zuten atzo, martitzenean. Auzo horretan zebilen polizia-patruila batek Itzubaltzeta/Romon ikusi zuten. Hala, Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroagaz kontsultatu ondoren, beraren kontrako bilatze- eta atxilotze-aginduak indarrean zeudela jakin eta hura atxilotzeko dispositiboa abiatu zuten. Gizonezkoa atxilotu ondoren, Basauriko espetxera eraman zuten.
Udal-iturriek jakinarazi dutenez, atxilotutakoa oso ezaguna da poliziarentzat, bere historiala mota guztietako delituz "beteta" dagoelako, hala nola indarrezko lapurretak, lapurretak autoetan eta baita etxeetan ere.