Zurrumurrurik Ez Akzioaren urteroko topaketaren laugarren edizioa izango da martxoaren 3an eta 4an, Algortako Fadura kiroldegian. Aurten, pertsona boluntarioen eta zurrumurrurik ez agenteen zaintzeko teknikak landuko dira eta baita ikus entzunezkoen eta sare sozialen erabilera ere, eragina handitzeko eta gizarte sentikor, kritikoa eta aktiboa eraikitzeko. Horretarako, "eskarmentu handiko hezitzaileak izango ditugu eta horiek ahalbideratuko dituzte Zurrumurrurik ez lanean eta gure bizitzaren beste esparru batzuetan tresnak eta ezaguerak lortzea eta erabiltzea", azpimarratu du Elena Coria Immigrazio eta Kulturartekotasuneko Unitateko zinegotziak.
Egitaraua
Egitaraua zapatuan, martxoak 3, 10:00etan hasiko da. Goizean zehar, aldi berean, bi tailer izango dira; bata, gure buruen zaintza eta militantziari buruzkoa, eta bestea, ikus entzunezkoek sare sozialetan duten botereari buruzkoa. Arratsaldez, tailerren gaiak hurrengoak izango dira: erkidego laguntza estrategiak, eta ikus-entzunezkoak eta sare sozialak gure eragina eta erkidegoa handitzeko. 20:00etan ekintza ludikoa izango da eta horren ondoren afaria eta gala bat, 2017ko Zurrumurrurik Ez Estrategiaren Arte Aplikatuen Akademiaren eskutik.
Domekan, 10:00etan, ikus entzunezkoen laborategia izango da, eta horretan parte hartzaileek zapatuan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute, bideo, sare sozial, eta online estrategietan hainbat adituren eskutik, diziplina anitzeko proiektu bat sortzeko.