Fadurako klubak zabaldu duenez, lehenengo norgehiagokan Getxo Rugby Taldea bera eta Universitario Bilbao Rugby jardungo dute. Gero, 12:00etan, Gaztedik eta Hernanik izango dute buruz burukoa.. Horrenbestez, "aukera bikaina izango da errugbiaren balio nagusietako bat gorpuztuta ikusteko, hau da, pertsona denentzako dagoela lekua taldean", antolatzaileek nabarmendu dutenez.
Gogorarazi dutenez, "errugbi inklusiboak esan gura du ezintasunak dituzten pertsonak eta ez dituztenak aritu ahal direla kirolean. Oso gomendagarria da, alderdi fisikotik eta mentaletik egiten duen ekarpenagatik, eta dibertsitate funtzionala daukaten pertsonen bizi-kalitatea eta gizarteratzea hobetzen dituelako. Errugbia kirol bereziki egokia da dibertsitate funtzional handiko pertsonentzat, jokalari bakoitza beharrezkoa delako, inklusioko talde hau osatzen duten pertsonak oso ezberdinak baitira".