Autobusen zirkulazioa debekatuta egongo da Algortako etorbideko Telletxe eta Andres Cortina kaleen arteko zatian, datorren astelehenetik, hilaren 26tik, martxoaren amaierara arte. Debekua astelehenetik barikura egongo da indarrean.
Aipatutako denboran, hainbat zerbitzu instalatzeko eta zintarri eta edukiontziak ipintzeko lanak egingo dira.
Udalak barkamena eskatzen du lanok sor ditzaketen eragozpenengatik.