Behin-behineko zirkulazio-aldaketak Algortako Sarrikobaso aldean

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 23a, 17:17

Astelehenean, hilaren 26an, behin-behineko zirkulazio-aldaketak ezarriko dituzte Algortako Sarrikobaso aldean, bide-zorua asfaltatzeko lanengatik.

Lan horiek, Sarrikobaso kalean, Ollarretxe kalearen eta Ormazako errotondaren artean, zirkulazioa hobetzeko egitasmoaren barruan kokatu ditu Getxoko Udalak.

Hori dela eta, astelehenean, 08:00etatik 14:00ak arte, behin-behineko desbideratzeak ezarriko dira Bidezabalgo errotondatik, Sarrikobasoko elkargunean, Redentor kaleraino, Ormazako errotondara iritsi gura duten ibilgailuentzat. Seinaleak jarriko dira alde horretan bidea txandaka emateko, eta horregatik seinaleei zein langileen aginduei erreparatzea eskatu dute arduradunek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun