Duela 40 bat urte, andela Fadurako kiroldegiko galdarak erregaiz hornitzeko erabiltzen zen, baina, denboraren poderioz, erabiltzeari utzi zitzaion, kirol-zentroan gas naturala kontsumitzen hasi zelako. Duela egun batzuk, ordea, erregai-orban txiki bat ikusi zen Gobela ibaian, eta Udaleko Ingurumen Arloak, Getxo Kirolakeko Mantentze-lanetako taldeagaz batera, premiazko azterketa egiteko eskatu zuen ihesa nondik zetorren jakite aldera.
Arduradunek azaldu dutenez, aurtengo neguko euriteek urez bete dute lurretik 2 metro baino gehiagora lurperatuta dagoen depositu zaharra eta, ondorioz, gasolioa ateratzen hasi da. Gainera, Fadurako zubiaren inguruan erregai-usain handia antzeman da egunotan.