Algortako Villamonteko igogailuetako zerbitzua etengo dute

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 27a, 17:23

Algortako Villamonteko bi igogailuetan egin beharreko prebentziozko mantentze-lanak direla eta, zerbitzua itxita egongo da bihartik, eguaztenetik, bizpahiru egunez.

Igogailu publikoen zerbitzua aldian behin berrikusten da, mantenurako prebentzio-plan baten harira. Plan horren helburua da instalazioetan funtsezkoak diren piezen higadurak eragindako kalteak gutxitzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun