Hala, sari nagusiak eroan zituen Raspas arraun-elkarteko arraunlari eta entrenatzaileak. Iaz, Morales txapeldunorde izan zen txapelketa horretan, kategoria berean (40-49 urtekoan), eta txapeldun taldeka. Moralesek 2.000 metroko proban garaitu zen domekan, 06.07,5eko marka eginez, Tobias Ayer izan zen bigarrena, 06.13,7ko denboragaz; eta Derek Silveira hirugarrena, 06.31,1 denbora eginda.
Horrenbestez, Marcosek amaitutzat eman du aurtengo abentura amerikarra, garaipen-zerrenda bikainagaz amaitu ere. Atzoko garaipenari joan den astean Virginian egindako jardun aparta gehitu behar zaio, FISAk (Arraun Elkargoen Nazioarteko Federazioa) ofizialki onartutako lehenengo Munduko Indoor Arraun Txapelketetan: banakako txapelduna 500 metroko proban; txapeldunorde 2.000 metroko distantzia olinpikoan, biak 40-49 urteko kategorian; eta txapelduna Open mistoan, bina emakume eta gizonezko taldean, 2.000 metroko proban, talde amerikar bategaz egin zuena.