Udazken-neguko denboraldiaren amaiera honetan, dendek prezio merkeetan kalera aterako dituzten produktu anitzak aurkitzeko aukera izango dute bertaratuko diren denek. Algorta eta Areetako denden kanpoaldean denetarik egongo da: modako artikuluak, kirola egitekoak, oinetakoak, lentzeria, liburuak, altzairuak, osagarriak…
Aurreko edizioen arrakasta ikusita, Udalak ekimen hori bermatu gura izan du berriro ere herriko komertzioa bultzatzeko eta sektore komertzialak eskaini dezakeena erakusteko helburuaz.
Eguraldiak ez badu uzten merkatua behar bezala garatzea, astelehenera eta martitzenera, martxoaren 12 eta 13ra luzatzea aurreikusten da.