Detektagailua obra egin barik instalatzen den aparatu txikia da; doan ematen dute. Detektagailuek alarma-funtzioa beteko lukete etxean sute bat sortu edo arriskutsua izan daitekeen kea pilatuko balitz. Bestetik, ebakuazioa errazteko, etxebizitzaren krokis bat egingo dute teknikariek, eta lehenengo sei fasetan ipinitako detektagailuak ere errebisatuko dituzte.
Programa 2010ean ipini zen martxan, eta zortzigarren fase hori 57.475 eurotan esleitu dute. Gaur egun, suteak prebenitzeko zerbitzuak 1.510 detektagailu ditu martxan, 1.149 etxebizitzatan.
Behar bezala identifikatutako teknikariak
Getxoko Udalak, detektagailuak ipini aurretik, eskutitz bat bidaliko die hartzaileei, jardueraren berri emateko eta azaltzeko zelako funtzionamendua duen aparailua. Ondoren, telefono-deia jasoko dute detektagailua ipintzeko hitzordua adosteko. Deia zein bisita, behar bezala identifikatutako teknikariek egingo dituzte.