Berbaldiak barikuetan, eskolako fonotekan izango dira, 18:30ean, eta sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da.
Hitzaldi musikalaren zikloa adin denetako publikoari zuzenduta dago; Bretos irakasleak adierazi duenez, helburua da “azaltzea modu dibulgatzailean, zelan garatu den orkestra sinfonikoa Antzinako aurrekarietatik XIX. mendean gehitu ziren azkeneko berrikuntzak arte”.
Egitaraua
Lehenengo berbaldiaren gaia "Antecedentes desde la Antigüedad hasta el Renacimiento" izango da, gaur bertan. Martxoaren 9an, hizlariak "Conformación de la orquesta sinfónica en el s. XVII" aztertuko du; eta 16an,"El modelo clásico de orquesta sinfónica del s. XVIII”. Zikloa, hilaren 23an bukatuko da, "Innovaciones a partir del s. XIX" analisiagaz.