Getxoko Udalaren kanpainaren helburuak dira berdintasunean heztearen beharraz sentsibilizatzea, zabaltzea berdintasun legala eta formala dagoela baina ez erreala, eta nabarmentzea berdintasuna ikasi egiten dela, eta horregatik ez bada ikasten edo irakasten, azkenean desberdintasuna ikasten dela. Keltse Eiguren Berdintasuneko zinegotziak gogoratu du Udalak lan egiten duela aukera berdineko gizartearen alde, egungo (2016/2019) Legegintzaldi Planaren helburu estrategikoetako bat. "Ezaugarri hauetako kanpainekin baloreen aldaketa sustatzeko beharraz sentsibilizatu nahi ditugu herritarrak, gizarte aldaketa bermatuko duena, berdintasun erreala eta eraginkorra lortze aldera".
Egitaraua
Martxoaren 13an, 19:30ean mahai-inguru bat izango da Algortako Villamonteko kultur etxean "Ikasi desikasten eskola-bizikidetza berreraikitzeko" gaiari buruz, Bea Ugarte hezitzaile eta baterako hezkuntzako aholkulariaren eta Josetxu Riviere berdintasun eta maskulinitateakaz zerikusia duten gaiak lantzen dituenaren partaidetzagaz.
Astebete beranduago, hilaren 20an, toki berean, Kontu Kontalari saioa izango da Beatriz Egizabalen eskutik, "Ni ta punto" titulupean.
Bestalde, datozen egunotan udalerriko emakumeen taldeek ere beren ekitaldiak antolatuko dituzte, horien artean Eskuz-Esku elkarteak datorren martxoaren 9rako, barikurako, Satur Abon Bagabiltzaren sortzaileari omenaldia egingo dio Andres Isasi Musika Eskolan, 18:00etan.
Ekitaldietarako haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, eta eskaera gutxienez bi egun lehenago egin behar da berdintasuna@getxo.eus helbidean edo 944 660 136 zenbakian.