Lanak egiten ari zirela, ezaugarri berak zituen beste bat aurkitu zuten, Fadurako kiroldegiko galdarak erregaiz hornitzeko ere erabiltzen zena kiroldegiaren lehen funtzionamendu-urteetan, 1970. urtearen erdi aldera.
Lehen gasolio-andelagaz egin duten moduan, Getxo Kirolak elkarteko nantentze-lanetako taldeak, Getxoko Udaleko Ingurumen arloagaz koordinatuta, uraren eta erregaiaren arteko nahasketa aterako du ponpaketa bidez zisterna-kamioi batera eta, ondoren, andela zigilatuko du, Gobela ibaira ihes txikiak gerta ez daitezen. Lanak barikuan amaitzea aurreikusten da.