Diru-laguntzak emateko hainbat balorazio-irizpide hartuko dira kontuan; besteak beste, emakumeen kirolaren sustapena, desgaitasunen bat duten pertsonentzako jarduerak antolatzea eta, eskoletako programen bitartez, kluben inplikazioa udalerriko kirol-politikan.
Interesa duten klubek eta pertsonek Getxo Kirolaken webgunean kontsulta ditzakete deialdiaren oinarriak eta eskaerak aurkezteko epeak.
Zazpi multzotan banatuta
Aurreko urteetan bezala, kirolari eskainitako laguntza guztiak deialdi bakarrean egin dira. Horretarako, diru-laguntzak zazpi lerrotan banatu dira: udalerriko kirol-eskolak, Getxo Kirolakegaz oinarrizko kirola sustatzeko hitzarmena sinatuta daukatenak (223.000 euro); denboraldiko lehiaketetan parte hartzen duten klubak eta banakako probetan parte hartzen duten kirolariak (562.000 euro); lehiaketetako azkeneko faseetara heltzeagatik emandakoak (30.000 euroak); udalerrian kirol-ekintzak antolatzeko laguntzak (309.000 euro); herri-kirol tradizionaletarakoak (40.000 euro); arrisku eta abenturazko kirolerakoak (6.000 euro); eta jaietan kirol-jarduerak sustatzekoak (6.000 euro).