Raspasen aldetik honako hauek egon ziren: Mikel Barturen, presidente berria; zuzendaritza batzordeko kide batzuk; eta Virginia Díaz, Marcos Morales eta Jorge Pineda azken kirol garaipenen protagonistak.
Álvaro González udal-kirolaren arduradun nagusiak adierazi zuenez, “badakigu, neke askoren eta ondo egindako lanaren emaitzak direla goi-mailako kirol-garaipenak. Gainera, zuon konpromisoa eta zuon lanari lotuak daude kirol-proiektuan funtsezkoak diren inklusioa, harrobia hazteko lana, kirol egokitua eta emakumezkoen kirolaren sustapena. Horregatik guztiagatik, Zorionak eta eskerrik asko!”.
Mikel Barturen lehendakariak eskerrak eman zizkien Getxoko Udalari eta Getxo Kirolak udal-elkarteari, klubari emandako laguntzagatik: “harrobiko kirola eta arraunaren kirola sustatzeko laguntza barik, ezin baikenuke gure eguneroko lana normaltasunez aurrera eraman”.
Raspasen azken garaipenak
Raspaseko arraunlariek 2018an lortutako azken garaipenak honako hauek dira:
- Marcos Morales izan zen txapeldun 500 metroko proban eta txapeldunorde 2.000 metroko distantzia olinpikoan, biak 40-49 urte arteko kategorian. Txapeldun ere 2.000 metroko Virginiako Open mistoan (AEB), munduko indoor arrauneko txapelketan. Urrezko medaila eta txapeldunaren mailua irabazi zituen Bostongo (AEB) C.R.A.S.H.-B nazioarteko indoor arrauneko (ergometroa) txapelketan, 40-49 urteko kategorian ere.
- Jorge Pineda txapeldunorde izan zen Virginiako (AEB) indoor arrauneko munduko txapelketan, PR2 kategorian (ergometro egokituan).
- Virginia Díazek urrezko medailak irabazi zituen 1X maila absolutuan, arraun olinpikoko VIII. Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketan, Castrelo do Miñon (Ourense) eta XVII. Ergometroko Txapelketan, Ribadavian (Ourense).
- Yanka Vieirak irabazi zituen brontzezko medailla 1X maila absolutuan, arraun olinpikoko VIII. Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketan, Castrelo do Miñon (Ourense) eta zilarrezkoa XVII. Ergometroko Txapelketan, Ribadavian (Ourense).